Eskerrik asko blog hau bisitatzeagaitik!

2010-05-28

AISA euskara ikastaroa antolatu du Orioko udalak etorkinentzat

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz.

Udaleko Euskara batzordeak HABEren eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzaren laguntzarekin euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat: AISA ikastaroa. 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat. Etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea da helburua, euskarazko oinarrizko kontu batzuk ikasiz.Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz: familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola...


Ikastaroa 60 ordukoa da eta, hasiera batean, bina orduko hiru saio izango dira astean. Ikastaroa otsailean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena, urtarrilaren bukaera baino lehen. Horretarako, 943 83 03 46 telefonora deitu behar dute goizean, 8:30etik 14:30era. Arratsaldez ere eman dezakete izena, Orioko kultur etxean, 16:30etik 20:00ak arte. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da eta, prezio horren barruan dago bertan erabiliko duten materiala ere: hiztegia, fotokopiak...



No hay comentarios:

Publicar un comentario