Eskerrik asko blog hau bisitatzeagaitik!

2010-05-31

Etorkinei buruzko iritzia ematen duen testua

Hainbat web orrietatik ibili eta gero, docstoc web orrian inmigrazioari buruzko iritzia ematen duen testu bat aurkitu dut. Esan beharra daukat ez dela nik nahi nuena baina ez dut nire gaiarekin lotura duen beste artikulorik bilatu. Kostata egin dudan arren, euskeraz bilatzearen ahalegina ere egin dut baina alperrik izan da, beraz, gazteleraz jarri dut testua.



Prensa escrita e inmigración Estudio sobre la opinión de -

Itsasontzi baten Euskal Herritik kanpora...



Goear programan harpidetu ondoren hau izan da bertan sortu dudan abestia, gaiarekin lotura duelakoan entzun ezazue abestia eta gozatu!

Picasari buruz guk egindako tutoriala

Picasari buruz egindako tutorial honetan kolorezko argazki bat zuri beltzera nola pasatu azaltzeko egin dugu. Oso baliagarri eta beharrezko ikusi genuen tutoriala horri buruz egitea, edozein marrazki edota argazki umeek margoztea nahi badugu honekin erraz eta denbora gutxian egiten dela azpimarratzen dugu. Hona hemen hori era erraz batean azaltzen duen tutoriala! Eskerrik asko gure lana ikusteagatik!

Sarean aurkitu dudan power point-a

Oraingo honetan sarean aurkitu dudan power point bat dakarkizuet. Brasiletik Europara etorritako etorkin baten kasua da hain zuzen ere. Berak bere egoera zein alabaren egoera azaltzen digu. Interesgarria da egoera hauen berri izatea, horregatik, aurrera ba power point-a!

Piramideei buruzko guk egindako multimedia

Nire taldekideek eta nik Teknologia Berriak irakasgaian egin dugun multimedia da hemen behean daukazuena. 2. ziklorako zuzendua dago eta gelan Egipto gaia ematen hasi aurretik haien aurrezagutzak pizteko asmoarekin jarriko diegu piramideei buruzko power point zoragarri hau. Esan beharra daukat musika jarri geniola baina slideshare-era igotzean, musika ez da entzuten. Aipatu behar dudan beste gauza bat zera da, ez duela nire gaiarekin zerikusi handirik taldekoen artean aukeratutako gaia izan zelako.Hala eta guztiz ere, goza ezazue multimedia eta ea zuek ere zertxobait gehiago ikasten duzuen piramideei buruz!


2010-05-29

Gai bereko bi bitakora

Sarean endredetan ibili eta gero, gai berdina jorratzen duten beste blog batzuk bisitatu ditut, hemen doakizuez horietako bi bitakora. Esan beharra daukat oso lagungarriak egin zaizkidala nire bloga aurrera ateratzeko. 

                                                   
     

2010-05-28

Denak berdinak garelako!

Saretik hainbat argazki hartu eta picasa argazki biltegian harpidetu ondoren, bertan argazki desberdinekin muntaia hau egiteko gogoa piztu zitzaidan. Argazkiak esanguratsuak eta desberdinak izateak eraman ninduen hauek aukeratzera.Ea gustatzen zaizuen!


Kolore kolore...

Kolore kolore eta gustu guztiak, denontzat denontzat ez dira berdinak... Abesti hau da goear programan aurkitu nahi izan dudan abestia, entzun eta denok batera abestuko dugu!

Eta gogoratu! KOLORE KOLORE ETA GUSTU GUZTIAK ELKARREKIN!

Korrika 16, mezua

Zer esan nahi dugu "Ongi etorri" esaten dugunean?  Etorri berria abegitsu hartzen dugula adierazteko esapidea da eta horrela erabiltzen dugu.

Korrika 16-ak mezu garrantzitsu bat zuen Euskal Herri osoko Euskaldunon esku hartetik pasatu zen lekukoaren barruan. Mezuak hurrengoa adierazten zuen:

Hizkuntza bat galtzeko arriskuan dagoenean, hizkuntza hori salbatzeko lehenengo baldintza berau dagoen herriak berreskuratu nahi izatea da. Euskararen kasuan, herriak sarri erakutsi du euskara berreskuratu nahi duela. Korrika, hain zuzen ere, borondate horren adierazpen grafikoa da. Baina nahi izatea ez da nahikoa. Gure mezua, gure ongietorria, harago doa. Herritarren borondateari atxikirik, Korrika 16ra etorri ez ezik, Korrikan azaleratuko den nahiari kasu egiteko deia luzatu nahi diegu Euskal Herriko norbanako, erakunde eta administrazio guztiei. Erakunde eta administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea nahi dugu, euskaldunok leku guztietan (lantokian, kalean, etxean...), euskara erabiltzea nahi dugu, eta euskaldundu nahi dutenek euskara ikastea nahi dugu. Euskarak, Korrikak bezala, pausoa arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka hasteko arriskua baitago. Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da. Korrikan bezala, lekukoa lurrera eror ez dadin, esku guztiak dira beharrezko.

Euskaldunok ongietorria egiten diegu gure herrira, gure etxera, gure artera datozen lagunei. AEK-k berdin egin nahi du Korrika 16rekin: ONGI ETORRI! handi bat luzatu nahi die euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei, euskalgintzan dabiltzan guztiei, euskaltzale guztiei, euskaldunei eta euskaldundu nahi duten guztiei, bertokoei eta kanpotik datozenei.

Ongi etorri Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua egin dugunon herrira!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!


Ipuinak ere aberasgarri!

Literaturaren bidez, hau da, ipuinen bidez,kulturartekotasuna landu daiteke. Era polit eta entretenigarri batean umeak honen kontzientzia hartzeko erabili ditzakegu horrelako ipuinak. Proposamen ugari topa ditzakegu, batzuk kultura ezberdinetako ipuinak eta istorioak izango dira eta beste ipuin batzuk berriz, dibertsitate kulturalaz arituko dira.

Sarean zenbait orrialde topa ditzakegu horrelako gaiak lantzeko ipuinak jasotzen dituztenak, hauek izango lirateke horietako batzuk:



- Edualter




Eta hona hemen sarean aurkitutako ipuinak, hauen artean Lolo, untxi ezberdina edo Kanguru bat baserrian izeneko ipuinak dira gure gaiarekin lotutakoak.


Baliagarria izango zaizuelakoan... gozatu ezazue!

AISA euskara ikastaroa antolatu du Orioko udalak etorkinentzat

Eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz.

Udaleko Euskara batzordeak HABEren eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzaren laguntzarekin euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat: AISA ikastaroa. 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat. Etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea da helburua, euskarazko oinarrizko kontu batzuk ikasiz.Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz: familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola...


Ikastaroa 60 ordukoa da eta, hasiera batean, bina orduko hiru saio izango dira astean. Ikastaroa otsailean hasiko da. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Euskara Zerbitzuan eman behar dute izena, urtarrilaren bukaera baino lehen. Horretarako, 943 83 03 46 telefonora deitu behar dute goizean, 8:30etik 14:30era. Arratsaldez ere eman dezakete izena, Orioko kultur etxean, 16:30etik 20:00ak arte. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da eta, prezio horren barruan dago bertan erabiliko duten materiala ere: hiztegia, fotokopiak...



2010-05-26

Webquest-a



Hurrengo hau kulturartekotasun gaiari buruz sarean bilatu dudan webquest-a da. Bertan hainbat informazio topa dezakegu, hala nola; honen aurkezpena, lanak, prozesua, ebaluazioa eta ondoriak. Baliagarria izango zaizuelakoan...

http://www.phpwebquest.org/wq2/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=6393&id_pagina=1

EAE-n eta Espainian bizi diren atzerritarren ehunekoei buruzko pertzepzioa

EAE-n zein Estatu Espainolean bizi diren atzerritarren ehunekoei buruzko gehiago jakin nahiean informazio hau bilatu eta zuei erakustea pentsatu dut. Lehenik eta behin EAE-n eta Espainian bizi diren atzerritar kopurua adierazten duen taula bat agertzen da.









SEXUA LURRALDE
HISTORIKOAK
2003-
1-1eko errolda
GUZTIRA
EAE-n
Gizonak Emakumeak

Araba           
     
Bizkaia Gipuzkoa
EAE 2,33 11,1 9,7 12,4 13,1
           
         
         
12,6 7,8
ESTATUA 6,24 16,0 14,0 18,0 15,4
           
         
     

17,5
 13,5




2010-05-01

Lehen Hezkuntzako gaitasun digitala

Hurrengo mapa kontzeptual honetan labur azaltzen da azkenengo Kurrikulumean Teknologia berriei dagozkien gaitasunetako bat, gaitasun hau informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna da hain zuzen ere.


2010-03-31

Hona hemen kulturaniztasuna, gaur egungo gai entzunena, ondo azaltzen duen argazkiz osatutako bideo txiki bat.

2010-03-23

GURE OIHUA (BETAGARRI)

Besteen gauzak nori inporta?
niri bost axola urruti baitira
gerrak direla gosea dela
etxetik hurbilago izango balira
bira eta bira gure mundua
bira eta bira eta zu begira
gure mundua beraien modura
badirudi ez dela zure ardura
bide laburra bide errezena
etxean geratzea litzateke onena
bide luzea nekez betea
baina ederrena dena aldi berean
ez zaitez dantzarik egin gabe gera
erritmo honekin etor zaitez gurera
ez zaitez oihurik egin gabe gera
etor zaitez!!
faxismoen kontra hemen eta munduan
erantzun gogor bat merezi dutena
borreroen kontra herrien bultzada
gure oihua elkartasuna
gure herrian arrotz herrian
somatzen da oraindik itxaropen hazia
herri xumea herri pobrea
bidea jarraituz izango da askea
ez zaitez dantzarik egin gabe gera
erritmo honekin etor zaitez gurera
ez zaitez oihurik egin gabe gera
etor zaitez!!
faxismoen kontra hemen eta munduan
erantzun gogor bat merezi dutena
borreroen kontra herrien bultzada
gure oihua elkartasuna

2010-02-24

Aurkezpen txiki bat

Blog honetan zertxobait idatziz hasiera emango diot honi. Hasteko, hona sartzean irakurri eta ikusi daitekeen gaiaren aurkezpen txiki bat egingo dut. Aukeratutako gaia hezkuntza prozesuan egon beharreko oinarrizko gauza bat da, DANAK ALKARREGAZ hain zuzen ere.


Edozein arazo edo zalantzen aurrean berrikari blogera joko dut.